XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Astodunak ziran Tramana ta Brix, edo obeto esateko, asto jaubeak, bada errietara alogerekoak bialdu oi zituen; langilleak biak eta biotz onekoak, baña esagutu ziranetik bata bestearen arerioak edo arerio legez bizi ziranak, estena baño miñ zoli ta zorrotzagokoak, aora jatorkoen zatarkeria edozeñi esan bear eutsienak, alkar ikusi orduko beti erriertan ziarduenak, atzamarkarako beti prest egozanak.

Eurak ziran emakume agirakari guztien buru ta nagusi; agiraka egitea zan euren poza; nasan batuten zireanen artean gogorrenak eta gaistoenak izatea euren arrotasuna.

Oraiñ bat eta gero bestea esan arren ezeutsien ardura; guzurretan iñok artuagaitik etziran lotsatuten, bada deadar andiena egitebanak edo atzamarrik sendoenak eukazanak irabazi oieban auzia.

Ta deadar, garraxi ta txillioak egiten, ¡orretantxe ziran ba eurak mutillak... edo emakumeak! Utza bear izatebien aserratzeko, ta aserre egozanean, entzutekoak izaten ziran euren destañazko esanak... edo ez entzutekoak, ikusgarria euren gorputz, buru ta eskuen eragiñ aukerazkoa.

Aitatu dotan egun onetan be, ezerez bategaitik asi ziran, da Jaungoikoak daki zelan amaitu eben aserraldia, estarriak itxi ta zeresanak eta indarrak amaitu jakoezanean.